XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ni banoa mundu ontatik.
- Lotua daukat biotza.
- Ik, noiz ilko aizen badakik orduan?.
- Nere gaitza daukanarentzat ez da ori zalla.
- Ta, jakin nai badezu salbatu naizen edo ez, esango dizut zer egin.
- Nik ez dit sorginkeritan sinisten.
- Ez da sorginkeria. Egizu ta jakingo dezu.
- Motell, ikaragarria dek ori.
- Jainkoa tentatzea ez ote da gero?.
- Ez, sinisten dedalako. Alare, esaidak zer egin bear detan.
- Ni iltzen naizen bezin azkar, ebaki ezazu nere bularra ta kendu biotza.
- Jarri goiko zapi-langetan zintzilik.
- Beleak eramaten badute, ez ospatu illetarik,ez otoitzik ere egin, lur onetsian ez eortzi nere gorputza.
- Bota arkaitzak beera, saiak irentsi dezaten.
Betiko kondenatua izango naiz.
- Nere on egiteak, ildurak, denei barkatzeak eta otoitzak, alperrikakoak izan dira neretzat.
- Ez dute Jainkoaren biotzik xamurtu.
- Zure nere alde egindako otoitzak ere alperrik.
- Nere amets gaixtoen lekura eramango naute.
- Inpernu berbera dabilkitenen artera, Jainkoaren eskutik betiko utzia.
- Betikotasun osoan,
- Badakite badala.
- Baña egundo arkituko ez duten Jainkoaren billa, inpernu gaixto batetik beste txarragoko batera eramanak.
- Uxoak eramaten badute, berriz, poztu zaitez, ama, nerekin.
- Eortzi gorputz au lur onetsian. Egin illetak.